HUHEZIko hainbat ikasle eta irakasleri galdezka aritu naiz, erabiltzen duten nabigatzailearen inguruan. Gehienek Firefox erabiltzen dute. Fakultatean erabiltzaile lehenetsia hori denez, etxean ere erabiltzea hautatu dute askok. Hala ere, badira oraindik Explorer-aren aldekoak, eta baita Google Chromen aritzen direnak ere. Hemen dituzue erantzunak:
- Jokin Uribeetxeberria (IKO 1. mailako ikaslea): Firefox eta Chrome erabiltzen ditut, lehena gehienbat. Garai batean Explorer erabiltzen nuen, ordenagailuak zekarrelako. Gerora Firefox instalatu nuen jendeak aholkatuta. Antibirus bat instalatu nuen eta Explorer moteldu egin zen zeharo. Geroztik Firefox darabilt.
- Ander Bolibar (IKO 1. mailako ikaslea): Firefox unibertsitatean soilik erabiltzen dut. Etxean ordenagailua amarekin partekatzen dut eta nahiago dut biok nabigatzaile desberdinak izatea. Berak Firefox erabiltzen du. Ni beti izan naiz Opera zalea, baina Chrome aurkikuntza itzela izan zen, azkarra da oso eta egonkorra gainera. Etorkizun handia aurreikusten diot.
- Xabier Ortiz de Urbina (IKO 2. mailako ikaslea): Internet Explorer 8.0 erabiltzen dut. Beti erabili izan dut Explorerra eta bertsio hau bereziki gustatzen zait. Unibertsitatean Firefox ibiliagatik ere, Explorer osatuagoa iruditzen zait diseinu, osagarri eta diseinu aldetik.
- Lander Iruin (IKO 2. mailako ikaslea): Batez ere Firefox eta Explorer-ekin daukat esperientzia. Egia esan, nahiago dut Explorer, betidanik erabili izan dut eta eroso sentitzen naiz. Firefox unibertsitatean soilik erabiltzen dut eta ez dut oso gustuko.
- Iker Laparra (IKO 3.mailako ikaslea): Firefox bakarrik erabiltzen dut, bai etxean eta bai unibertsitatean. Besteak baino seguruagoa iruditzen zait, eta baita errazagoa ere.
- Eider Etxebeste (IKO 3.mailako ikaslea): Lehen Explorer erabiltzen nuen baina unibertsitatera etorri eta denek Firefox gomendatu zidatenez, aldatzea erabaki nuen. Gustura nago egindako aukerarekin.
- Ibon Gaminde (IKO 4. mailako ikaslea): Firefox erabiltzen dut batez ere segurua iruditzen zaidalako. Azkarra ere bada, bai behintzat Explorer baino azkarragoa.
- Miriam Garcia (IKO 4. mailako ikaslea): Firefox erabiltzen dut alternatiboa delako, Explorer ez erabiltzeagatik.
- Beatriz Zabalondo (Irakaslea): Firefox erabiltzen dut, batez ere Euskalbar daukalako eta lanerako erosoa gertatzen zaidalako.
- Goio Arana (Irakaslea): Firefox zalea naiz, hainbat arrazoigatik: euskarazko bertsioa ere baduelako, gehigarri mordoa dituelako (hiztegiak, webgintzarako tresnak…) eta librea delako, atzetik ez duelako Windows, Mac, edo antzeko multinazionalik.
1 Comment(s)
RSS erantzunak TrackBack Identifier URI




[...] da onena Firefox da sareko nabigatzaile onena. Hori baieztatzeko moduan nagoela uste dut, egindako inkesta eta adituen testigantza kontuan hartuz gero. Internet Explorerren nagusitasuna kolokan jarri du [...]